Eta ze arraio, egia da.
Cuando tenga ganas y tiempo lo pasare a castellano, mientras tanto solo unos pocos privilegiados lo entenderan ^^
Euskal power xDDDD
Eta ze arraio, egia da, zergatik ezkutatuko beharko nuke¿? Egia da, batzuetan ezin dot gehiago jasan, ezin dut zure beharraren sentimendua jasan.
Zergatik¿?galdetuko duzu…. Nik ere ez dakit, nola jakin zein momentutan zutaz maitemindu nintzen, noiz galdu nuen nire askatasunaren zati bat eta zuk hartu zenun. Baino, bai, egia da, ez zait bat ere gustatzen, nork esango behar zidan hau gertatuko zela¿?Inork ez dit galdetu ea egoera erraza ala zaila egiten zaidan, ba bai zaila da, oso.
Nolatan ez da zaila izango, nigandik urrun zaude, oso urrun, eta egia da, inoiz ez diot garrantzirik eman distantziari, baino joder behar zaitut, ez dakizute zer den norbaiten beharra sentitzea… Sentitzea haren muxu bat behar dezula, laztan bat, besarkada bat edo soilik begietara begiratzea, jasanezina da ez eukitzea.
Jakitea haren ondoan zoriontsua izango zinatekeela,eta ezin duzula besteen nahiengatik, besteen inposaketagatik, ze egia esanda, ze kostatzen zait gauzak hartzea eta Bartzelonara ihes eitea¿?ezer, familia batek lotzen nau, lagunak, konpromesuak….baina zer da hori, irabazten dezuna zoriontasuna bada¿?badakit lagunek ulertuko zutela, zoriontsua izango naiz, txikitxus ez nitaz preocupau, ez nitaz oroitu, nik betirako izango zaituztet oroimenean.
Baino harira itzuliko naiz, egia da, zergatia, zergatia biltzen dut, betidanik independientea izan naiz, gutxi batzuen beharra izan dut, eta ez ditudanean aurrera egin dut, eta zergatik ez zurekin? Frustrazio handia sortzen dit. Nik, arrazonamenduan oinarrituriko pertsona bat, sentimenduen munduan barneratu naiz, haren ondorioez galdetu barik, askotan galdetzen dot nire buruari nola izan nintzen hain inozoa.
Hala ere, sufrimendu honek bere errekonpentzak dakartza, soilik zure ahotsarekin poztea, elkarrekin gauak ematea edo ikustea nola geratzen zaren lotan, azken finean mugarik gabeko maitasunaren oinarria. Baino, bai, egia da, zaila egiten zait nire alde sentikorra menderatzea.
[*Ayshel*]



